XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

MUS XAPELKETA Pesarru xapeldun.

Iragan astelehenean, Azkainen iragan dira museko finalak, urte guziez bazko astelehenez egiten diren bezala.

Jende oste gaitza elgarretaratu da Ramuntxo trinketean.

Goizetik serioski lotzen ziren jokoan 32 muslari pareak, xapelgo haundia denek irabazi nahi zutela.

Euskal herrikoak gehienak.

Baziren ere Ortese, Pabe, Bordale eta Parisetik etorriak.

Giro alai batean bizpahiru ehun lagunek bazkarian parte hartu ondoan, horra pilota partidaren tenorea eta ondotik finala haundia denetarik igurikatua.

Alabainan ez ote dute Frantziako xapeldunek munduko xapelgoan parte hartuko Argentinan?.

Bastida Pesarrukoek Larzabaltarren kontra eta Iholdiarrek Ezterenzubitarren kontra irabazi ondoan elgar atxemaiten zuten pare hoberenaren izendatzeko.

Finala eder bat izan da azken haitada hau.

Pesarrukoek 2 eta 0 irabazten bazuten ere, Iholdiarrek berdintzen zuten 2 eta 2.

Azkenean 2 ttanttoz doi doia irabazten zuten Errecart eta Etcheverry Bastidarrek eta Frantziako mus xapelgoa eremaiten.

Ixtorioa maite duenarentzat, orroitu behar da Pesarru hortako beste pare batek 1.984ean finalean Aihertarren kontra galdu zutela.

Aldi huntan ez dute xapela eskapatzera utzi.

Zer plazerra eta zer pidaia helduden larrazkenean!....